skip to main |
skip to sidebar
Koldo Serra, Hollywoodeko persekuzioak txalapartaren doinua
Koldo Serra (Bilbo, 1975) zine zuzendari gazteak bide luzea egina du jada zinema munduan. Bideo eta zineman zenbait laburmetrai egin ditu eta 2003. urtean urrezko Meliés
saria irabazi zuen El Tren de la Bruja laburmetraiarekin. Bideoklip ugari ere egin ditu, hauen artean: Siniestro Total, Fito edota OBK musika taldearenak, eta honetaz gain Doctor Deseo, Extremoduro eta El Sueño de Morfeo taldeen lanak zuzendu ditu. Gaur egun, zineman eginiko bere lehen luzemetraiaren prestaketa lanetan dihardu.Sombras del Bosque
edo The Backwoods
deritzon hau Euskal Herrian grabaurik dago bere osotasunean eta besteak beste, Gary Oldman eta Aitana Sanchez-Gijon agertzen zaizkigu aktore lanetan.
No comments:
Post a Comment