Thursday, February 08, 2007

teknologia berriak ikastetxeetan?? bai edo ez... horra hor zalantza!


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

hezkuntzaren hutsuneetariko bat! berriz ere

Hezkuntza sistema nazionalaren ametsa urratsez urrats sendotzenSorrera garaia aspaldian atzean utzi du Euskal Herriak Bere Eskolak. Orain, bost urteko lana aztertu du, eta sendotze fasera indarberriturik iristeko Nazio Mintegiak egin berri ditu, herri bakoitzeko hezkuntza beharretatik abiatuta, hezkuntza sistema propioaren aldeko mugimendua gorpuzteko erronkari ekiteko asmoz.
Euskal Herriaren hezkuntza aldarrikapenak plazaratzeko eta hezkuntza komunitatea biltzeko bokazioarekin jaio zen Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimena. Bost urte igaro dira ibiltzeari ekin zionetik, eta makina bat urrats egin du Euskal Herriak beharrezkoa duen hezkuntza sistema nazionala erdieste aldera.

elbarritasuna hezkuntzan


Data
2003(e)ko otsaila
Idazlea
ZAPIRAIN, Lurdes; ZAPIRAIN, Iñaki; BARREDO, Rosa; DEL RIO Gemma; ANDRES, Mertxe. Gipuzkoako IBT-CRIko irakasleak
Saila
Esperientzia
Curriculum diseinuetan jasotzen denez, eskolaren xederik garrantzitsuenetako bat pertsonen garapena lortzea da. Eskolak pertsona bere osotasunean heztea lortu nahi du, norberaren banakotasuna errespetatuz. Itxuraz, gizabanakoaren ezaugarri guztiak curriculum proposamen eta garapenetan jasota eta islatuta gelditzen dira, baina horiek gauzatzeko unean, elbarritasunak edo desberdintasunak dituzten haurrei erantzun egokiak emateko garaian, hutsuneak agertzen dira.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

ERLIJIOA ETA HEZKUNTZA

Erlijioa ez da gaur egun urteetan izan den gizarte balore determinatzailea. Gure inguruko gizarteetan laizismoa hezkuntza sistema gehienen ezaugarri bilakatzen ari da pixkanaka, hain zuzen, elkartasun, justizia eta berdintasun baloreetan sakonduko duen gizarte batek ez baitu erlijioak irakatsitako baloreen ezinbesteko beharrik. Mundu mailan gertatzen diren hainbat fenomeno ulergarriak izan daitezen erlijio garantzitsuenen ulermena nahi- taezkoa bada ere, erlijioaren baloreetan haztea bestelako kontua da. Gurasoen hautua izanik, gurasoek garrantzitsutzat jotzen duten hezkuntza arlo hori asetzeko aukera izan behar dute (komunitate erlijiosoetan, parrokietan, sinagogetan...), baina ez hezkuntza eredu bat derrigorrez inposatuz. Hezkuntzak laizismorantz jo behar du, ez alderantziz.

Thursday, January 18, 2007

KULTURA ETA HIZKUNTZA

Kulturaren eta hizkuntzaren arteko harremanaren auzia etengabeko auzia da euskal identitatearen teorizazioan. Euskal identitatearen sistema orokorra osatzen duten osagarrien artean elementu batzuk euskaldun ditugulako, eta beste batzuk, berriz, Euskal Herrikoak. Haien eta hauen artean dagoen elkarreraginak erabakitzen du euskal nortasunaren izaera, eta, beraz, nazio kulturalaren oinarrien auzia hortxe dago, funtsik gabeko politikakerien eguneroko zalapartetan baino areago. Auzi horren arabera erabakiko da inondik ere herri honen bizkarrezurra: euskaldun izan edo hemengo erdaldun izan.

Wednesday, January 17, 2007

Birziklapena

“Birziklatu plastika eta ingurunea lotuz”.

Argi dago bai etxeetan eta bai eskoletan zabor asko sortzen dugula, eta gure haurrei zabor bakoitza bere eduki-ontzira botatzeko edota horrenbeste zabor ez egiteko erratea soilik ez dela nahikoa. Baina zabor horiei beste erabilera bat ematen badiegu eta hainbat material zein teknikekin diseinu propio bat sortu, bi arlo hauek uztartuko ditugu: birziklatzea eta plastika.

Tuesday, January 16, 2007



Emakumea zapaldurik al dago?





«Gizon eta emakumeen arteko erlazioak dira, pertsona batzuen eta beste pertsonen arteko erlaziorik naturalenak. Erlazio hauek erakusten dute gizonaren izaera pertsona izaera noraino bihurtu den. Beste gauza askoren artean beharrezkoa da, gizonak eta emakumeak, beren bereizketa naturalak gaindituz gero, lagun izatea lor dezaten».




Koldo Serra, Hollywoodeko persekuzioak txalapartaren doinua

Koldo Serra (Bilbo, 1975) zine zuzendari gazteak bide luzea egina du jada zinema munduan. Bideo eta zineman zenbait laburmetrai egin ditu eta 2003. urtean urrezko Meliés saria irabazi zuen El Tren de la Bruja laburmetraiarekin. Bideoklip ugari ere egin ditu, hauen artean: Siniestro Total, Fito edota OBK musika taldearenak, eta honetaz gain Doctor Deseo, Extremoduro eta El Sueño de Morfeo taldeen lanak zuzendu ditu. Gaur egun, zineman eginiko bere lehen luzemetraiaren prestaketa lanetan dihardu.Sombras del Bosque edo The Backwoods deritzon hau Euskal Herrian grabaurik dago bere osotasunean eta besteak beste, Gary Oldman eta Aitana Sanchez-Gijon agertzen zaizkigu aktore lanetan.

Thursday, January 11, 2007

ZER NOLAKO CURRICULUMA APLIKATZEN DA EUSKAL ESKOLETAN??


Curriculum ofizialak
Hasteko, esan beharra dago Euskal Herrian ez dagoela curriculum bakar bat. Pairatzen dugun zatiketa administratiboa dela eta, hiru curriculum ofizial ezberdin daude indarrean. Nafarroan, batetik, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, bestetik, curriculum autonomikoak ditugu (EAE: Oinarrizko Curriculum Diseinua; Nafarroan: Nafarroako Curriculum ofiziala). Bi curriculum hauetan estatuak edukien %55 finkatzen du, gainerako %45 erkidego bakoitzaren esku utziz. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan Frantziako estatuak definitzen du curriculum osoa (curriculum hitza baino, hezkuntza programa kontzeptua erabili ohi da).
Ikastolen Konfederazioaren eskariz, aditu batzuk curriculum ofizial hauek aztertu eta honako ondorio hauetara iritsi ziren:Guztiek curriculumaren eduki bertsuak partitzen dituzte.
Frantziako Estatuan dauden euskal eskoletako programetan ez dago euskarari eta euskal kulturari buruzko aipamenik.Espainiako Estatuan dauden euskal eskoletako curriculum ofizialetan elementu bereizle gutxi daude, eta Euskal Autonomia Erdkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko curriculumen zati gehienak Espainiako Estatuko currriculumarekin bat egiten dute.

Wednesday, January 03, 2007

EUSAKARA ETA OFIZIALTASUNA


SORRERA:

Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko azaroaren 4an aurkeztu zen euskal jendartearen aurrera. Durangoko Azoka izan zen lehen agerpena egiteko hautaturiko lekua. Euskararik gabe, Euskal Herririk ez lelopean ekin zion orain arteko 26 urte luzetako bideari. Orduko hartan, osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, helburu argia plazaratu zuen elkarteak: Euskal Herria euskalduna lortzea. Eta horretarako izaera erreibindikatzailea eta borrokatzailea izango zuela baieztatu. Urte andana igaro da ordutik eta euskararen egoerak aldaketak izan dituenik ukatu gabe, egituraz egoera oso kaskarrean dago gure hizkuntza: baztertuta eta bere lurraldean onarpen legalik gabe. Inposaturik dugun marko juridikoak euskararen lurraldea zatitzen du eta euskarari egoera legal ezberdinak inposatu. Euskaldunoi hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen zaizkigu, inongo lurralde bereizkeriarik gabe, funtsean, bi hizkuntza horien estatuen menpe gaudelako.


GORA EUSKAL HERRIA EIUSKALDUNA ETA LIBREA!!

BOLOGNA ETA HEZKUNTZA (adi egon!!!)


Paris 1968tik Bologna 2010era?
Galder Gonzalez Larrañaga - Ikaslea
[..+..]...
Hasieran barregura sartu zitzaidan iñaki Goirizelaiaren artikulua irakurtzean. Ondoren jakin-mina (nola iritsi 68ko Maiatzetik Bolognara), eta azkenik haserrea. Nola izan dezake pertsona batek hain azal gogorra? Nola da posible iraultza ezkertiar bat eraso neoliberal batekin lotzea? Nola da posible Greba Orokor bat sistema burgesaren automantenuarekin lotzea? Lotsagarria iruditzen zitzaidan.Ez dakienarentzat, eta Goirizelaia jaunarentzat, hona hemen Bologna prozesua nondik datorren:Industria Iraultzarekin garai bateko ikaskuntza sistema bertan behera geratu zen. Jada maisuak ezin zituen ikasleak lan batean hezi, produkzio-sistemen jabea jada ez zelako langilea baizik eta klase berri batekoa: burgesia.Proiektu makroekonomiko honek, jerga marxista erabiltzearren, estatuen egiturak merkatuaren superregiturara egokitzeko bidea irekitzen da. . Zer egin, orduan, hezkuntza pribatizatzeko? Ba oso sinplea: estatu bakoitzak bere Hezkuntza Sistemarentzat diru gutxiago ematen badu, kalitatea jaitsiko da eta, beraz, gehiago jakin nahi duenak ez du ordaintzea baino soluzio hoberik izango. Bologna dela-eta ikasleak mobilizatzen hasi gara. Italian ikasleak fakultateak okupatzen hasi dira (40 baino gehiago hau idazterakoan). Azaroaren 17an greba orokorra egongo da Herrialde Katalanetan, Galizian, Madrilen, Italian, Grezian, Norvegian, Alemanian... eta Euskal Herrian.
Ikasle Abertzaleak / 2005/11/03 8:59 pm