Thursday, February 08, 2007

teknologia berriak ikastetxeetan?? bai edo ez... horra hor zalantza!


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

hezkuntzaren hutsuneetariko bat! berriz ere

Hezkuntza sistema nazionalaren ametsa urratsez urrats sendotzenSorrera garaia aspaldian atzean utzi du Euskal Herriak Bere Eskolak. Orain, bost urteko lana aztertu du, eta sendotze fasera indarberriturik iristeko Nazio Mintegiak egin berri ditu, herri bakoitzeko hezkuntza beharretatik abiatuta, hezkuntza sistema propioaren aldeko mugimendua gorpuzteko erronkari ekiteko asmoz.
Euskal Herriaren hezkuntza aldarrikapenak plazaratzeko eta hezkuntza komunitatea biltzeko bokazioarekin jaio zen Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimena. Bost urte igaro dira ibiltzeari ekin zionetik, eta makina bat urrats egin du Euskal Herriak beharrezkoa duen hezkuntza sistema nazionala erdieste aldera.

elbarritasuna hezkuntzan


Data
2003(e)ko otsaila
Idazlea
ZAPIRAIN, Lurdes; ZAPIRAIN, IƱaki; BARREDO, Rosa; DEL RIO Gemma; ANDRES, Mertxe. Gipuzkoako IBT-CRIko irakasleak
Saila
Esperientzia
Curriculum diseinuetan jasotzen denez, eskolaren xederik garrantzitsuenetako bat pertsonen garapena lortzea da. Eskolak pertsona bere osotasunean heztea lortu nahi du, norberaren banakotasuna errespetatuz. Itxuraz, gizabanakoaren ezaugarri guztiak curriculum proposamen eta garapenetan jasota eta islatuta gelditzen dira, baina horiek gauzatzeko unean, elbarritasunak edo desberdintasunak dituzten haurrei erantzun egokiak emateko garaian, hutsuneak agertzen dira.
Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala

ERLIJIOA ETA HEZKUNTZA

Erlijioa ez da gaur egun urteetan izan den gizarte balore determinatzailea. Gure inguruko gizarteetan laizismoa hezkuntza sistema gehienen ezaugarri bilakatzen ari da pixkanaka, hain zuzen, elkartasun, justizia eta berdintasun baloreetan sakonduko duen gizarte batek ez baitu erlijioak irakatsitako baloreen ezinbesteko beharrik. Mundu mailan gertatzen diren hainbat fenomeno ulergarriak izan daitezen erlijio garantzitsuenen ulermena nahi- taezkoa bada ere, erlijioaren baloreetan haztea bestelako kontua da. Gurasoen hautua izanik, gurasoek garrantzitsutzat jotzen duten hezkuntza arlo hori asetzeko aukera izan behar dute (komunitate erlijiosoetan, parrokietan, sinagogetan...), baina ez hezkuntza eredu bat derrigorrez inposatuz. Hezkuntzak laizismorantz jo behar du, ez alderantziz.